Fritz Honegger

Fritz Honegger

Suitzako Konfederazioko presidente

1982ko urtarrilaren 1a - 1982ko abenduaren 31
Kurt Furgler - Pierre Aubert
Member of the Swiss Council of States (en) Itzuli


Member of the Swiss Federal Council (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHauptwil-Gottshaus1917ko uztailaren 25a
Herrialdea Suitza
HeriotzaZürich1999ko martxoaren 4a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Berna
KidetzaZofingia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Free Democratic Party of Switzerland (en) Itzuli

Fritz Honegger (Hauptwil-Gottshaus, 1917ko uztailaren 25aZürich, 1999ko martxoaren 4a) suitzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1982an.

Ekonomia politikoa ikasi zuen Züricheko Unibertsitatean eta hamazazpi urtez Züricheko Zetaren Industriaren Elkarteko idazkaria izan zen eta 1961ean hiriko merkataritza ganberako zuzendari izendatu zuten. Aldi berean, infanteriako errejimendu bateko koronel mailara iritsi zen.

Ibilbide politikoa 1958an hasi zuen Alderdi Erradikal Demokratikoan. Estatuen Kontseiluko kide izan zen 1967tik 1977ra, eta alderdiko presidente 1974tik 1977ra. Kontseilu Federaleko kide izan zen 1978 eta 1982 artean, eta Ekonomia Publikoko departamentuaz arduratu zen. 1982an, Suitzako Konfederazioko presidente izan zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search